Praktika eta Ikerketaren MUGAN
2016ko uztailean, ASSITEJ Artistic Gathering (AAG) ospatuko da Birminghamen, Erresuma Batuan, ON THE EDGE lelopean, topaketak ikusle gazteentzako antzerkiaren mundua du ardatz, 9 eguneko ospakizunean, ikuskizun, tailerrak, mintegiak eta munduko eskualde guztietako partaideekin.
ASSITEJ Topaketa Artistikoak (AAG) jarduera artistikoak eta elkartrukeak suspertzeko eta sustatzeko diseinatuta daude. Urtero egiten dira ASSITEJ Arte Eszenikoen Munduko Kongresu eta Jaialdirik ez dagoenean (hiru urtean behin egiten direnak).
AAG16 espazio bat izango da, non ASSITEJko kide guztiek erakundearen bizitza artistikoan murgiltzeko eta euren praktika aztertzeko aukera izango dute. Ideiak partekatzeko, eztabaidatzeko eta garatzeko aukera izango da; mundu osoko lankideen erakustaldi teoriko eta praktikoetan parte hartzeko.
Kontinente guztietako antzerki-estilo eta forma anitza irudikatzeko bereziki hautatutako emanaldi-programa batez gain, Symposia Sareak erlazionatutako hainbat ekitaldi eskaintzen ditu ordezkariek proposamen zirraragarriekin eta praktika berritzaileekin aktiboki parte hartzeko eta aztertzeko.
ON THE EDGE herrialde ezberdinetako artista eszeniko eta ikertzaileentzat irekita dago; Genero eta teknika guztietako artistak, antzerki-zuzendariak, musikariak, antzerki-diseinatzaileak, antzerkigileak, arte eszenikoetako adituak, arte-hezitzaileak eta irakasleak, antzerki-kritikariak, arte-kazetariak, etab.
OTEren antolatzaileek honako gai honi buruzko aurkezpenak, tailerrak, erakustaldi praktikoak, mahai-inguruak eta mintegiak egiteko proposamenak gonbidatzen dituzte:
Nor izango da lehenengoa?
Nork aurrera egingo du eta bidea emango du?:
Praktika eta Ikerketaren MUGAN.
Bereziki diziplinarteko trukeari, praktikan oinarritutako ikerketei eta interpreteek zein ikertzaileek parte hartzen duten jatorrizko kolaborazioei buruzko proposamenak bilatzen ari gara.
Jaialdiaren lan hizkuntza da ingelesa.
GAIAK
Jardunaldiaren gai orokorra hau da: Nor izango da lehenengoa? Nork egingo du aurrera eta bidea irekiko du?: Praktika eta Ikerketaren MUGAN.
Antolatzaileek praktikan, teorian eta ikerkuntzan azken gaiak eztabaidatzen dituzten proposamenen bila dabiltza:
Diziplinarteko praktika;
Interpretatzailea ikertzaile gisa;
Praktika berritzailea;
Ikerketa berritzailea.
Aurkezpen formatuak:
-tailer praktikoa/klase magistrala
-work in progress/lan erakustaldia
-solasaldi/irakurketa/eztabaida interaktiboa
- Ikerketaren aurkezpena
-lan akademikoa
-Hizlariak/aurkezleak eskaintzen dituen beste aurkezpen modu batzuk kontuan hartu daitezke.
Ezagutzaren Ikuspegia
Saioak antolatzeko eta orekatzeko, antolatzaileek zure proposamenaren ezagutza-fokua nola sailkatzen duzun jakitea eskertuko lukete, kategoria hauen arabera:
(a) Praktika
(b) Ikerketa
(c) Praktikan oinarritutako ikerketa
(d) Interpretatzailea Ikertzaile gisa
(e) Diziplinarteko Ikerketa
(f) Diziplinarteko Praktika
(g) Politikak
h) Ikerketa filosofikoa
(i) Azterketa historikoa
(j) Beste batzuk – mesedez deskribatu.
Hizkuntza
Beharrezko itzulpenak planifikatu eta errazteko, AAG16ko antolatzaileek beren proposamenaren hizkuntzaren berri eman behar dute eta itzultzailerik beharko den ala ez. Mesedez, adierazi zure proposamenaren hizkuntza.
Berrikusteko Proposamena Bidaltzeko
Bi formatu daude: Proposamena + Sustatzailearen datuak
Epea
2015eko IRAILAK 30, ASTEAZKENA, posta elektronikoz: [email protected]