ASSITEJ Austriak atsegin handiz iragartzen du NEXT GENERATION beken programa, zeina 2015eko ekainaren 25etik uztailaren 5era Linz-eko SCHÄXPIR Haur eta Gazte Antzerki Jaialdiaren baitan ospatuko dena.
NEXT GENERATION programa interesa duten 26 urte arteko gazte sortzaileei zuzenduta dago:
– Norberaren gaitasunen garapena eta ASSITEJren etorkizuna.
– Diskurtso artistiko forma berrien bilaketa.
– Nazio-ikuspegi ezberdinen trukea eta nazioarteko harremanak sustatzea.
– Haur eta Gazte Antzerkiaren diskurtsoa eta lidergo artistikoa bere gain hartzea.
SCHÄXPIReko NEXT GENERATION programak janaria eta sarrerak hartzen ditu jaialdian zehar. Hotel eta garraio gastuak parte-hartzaileek ordaindu beharko dituzte. ASSITEJ Espainiak diru-laguntza emango dio aukeratutako hautagaiari.
Eskatzaileek ez dute 26 urte baino gehiago izan behar; Lan-hizkuntza ingelesa da, beraz, hizkuntza jakitea ezinbesteko baldintza da.
Ekitaldia SCHÄXPIR Jaialdirako aukeratutako 50 ikuskizun baino gehiagoren batean zentratuko da. Emanaldiak Haur eta Gazteentzako Antzerkiari buruzko gaiekin eztabaidatuko dira eta lotuko dira. NEXT GENERATION taldeari antzezpenen analisiari heltzeko modu berriak argudiatzeko, prozesu artistikoei buruzko iritzia emateko eta Haur eta Gazteentzako Antzerkiaren kalitatea hobetzeko ideiak garatzeko eskatuko zaio. Egitarau osoa laster argitaratuko da www.assitej.at helbidean
Interesa duzuenok, mesedez, bete ingelesez eta bidali hemen klikatuz aurkituko duzuen Eskaera Inprimakia, baita CV bat ingelesez eta argazki eguneratua apirilaren 15a baino lehen, [email protected] helbide elektronikora.