Pim pam clown
Tomás Afan Muñoz
Bilduma: Antzerki bilduma
ISBNa: 978-84-607-4596-9-1
4,81€
Publiko gazteentzako testua da, eta pailazoaren ezaugarri nagusiak garatzen ditu: inozotasuna, harrokeria, jakin-mina, harridura... Pertsonaia horietatik abiatuta, gerraren inguruan trama bat ehuntzen da, beti umorez eta nolabaiteko surrealismoz ondua, edozein konfrontazio armaturen atzean beti dauden absurdo dosi izugarriak azpimarratuz.Tomás Afan Muñoz: Jaengo andaluziarra naiz, hamabost urteko antzerki-esperientzia daukadana, eta antzerkigile lanetan haur eta gazteentzako lanak eta helduentzako lanak tartekatzen ditut. Hogeita bat testu estreinatu ditut, horietako asko Teatro La Paca-renak (Mari Carmen Gámezekin batera zuzentzen dudan konpainia), horietako azkena. Terraterrestren istorioak, Carlos Zabalak eta Fernando Bernuések zuzendutako euskal-andaluziar koprodukzioa. Antzerki testuetarako hainbat sari irabazi ditut: Santa Cruz de la Palma Saria, Rafael Guerrero Sariaren lau edizio, Serantes de Santurtzi Sariaren bi edizio, Bailén Saria, Martin Recuerdo Saria... Eta argitaratu ditudan testuetako batzuk hauek dira: Eguneroko istorioak, Bertso-antzerki txikiak, Estatua guztiak itxurak egiten ari dira, Ikuskaria naiz, Bikoteak, aberriaren esentzia (erdarazko istorio bat), Mabuso Doktorearen Enigma…