Guk, ASSITEJ, Haur eta Gazteentzako Antzerkiaren Nazioarteko Elkartearen batzorde exekutiboak, Pakistango Peshawar-eko haurren aurkako azken erasoa salatzen dugu. Gertaera lazgarri hau eta haurrak mendeku politikorako helburu gisa erabiltzeko saiakera ororen gaitzesten dugu berriro. Ironikoa da erasoa Malala Yousafzal gazteak Bakearen Nobel Saria jaso eta bere aparteko ausardia eta haurren hezkuntza eskubideen alde egiteko konpromisoa ospatzeko. Nork daki zenbat Malala egon zitezkeen halako biolentzia anker batekin erail zituzten 130 ume baino gehiagoz osatutako talde horretan.
ASSITEJk uste du edonon dauden haurren eskubideak babesten dituela eta guztiz konprometituta dago 1989ko Haurren Eskubideen Adierazpenarekin. Guk, antzerkiaren eta artearen bitartez, haur bakoitzak bizitzak eskaintzen duena guztiz bizi dezan lan egiten dugu. Nazioarteko elkarte gisa, mundu osoko 90 herrialde baino gehiagotako kideekin, gure konpromiso bateratua adierazten dugu edonon haurren eskubideak babesteko eta defendatzeko. Hezkuntzarako eta esperientzia artistikorako eskubide unibertsalak onartzen ditugu, haurrei beren potentziala gauzatzen eta etorkizunerako itxaropena aurkitzen laguntzen dietelako.
ASSITEJko kide guztiei eskatzen diegu Avaaz-ek haurren hezkuntzarako sarbide unibertsalaren aldeko deiari eustea; hemen sina dezakezu eskaera:
https://secure.avaaz.org/en/honour_peshawar_children_g/?pv=77&rc=fb
Peshanwar-eko (Pakistan) seme-alabak ohoratzen ditugu eta gure doluminak eta laguntza bidaltzen dizkiegu galera suntsitzaile honek hautsitako familiei. Gobernu guztiei dei egiten diegu elkarrekin lan egin dezaten edonon haurrak babestuta egon daitezen eta haurrak gerra eta indarkeria zikloen biktima izan ez daitezen.
Elkartu gaitezen kausa humanitario honen alde. Etorkizuna haurren eskubideak modu positiboan gauzatzeko dugun gaitasunaren araberakoa da.